AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

First Lego League: hamar urtez zientzia eta teknologia sustatzen gazteen artean

2018.12.19

Hamargarren urtez ospatuko da First Lego League-a (FLL), 90 herrialdetik goratan presente dagoen nazioarteko hezkuntza-programa bat. Gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea du helburu, eta baita berrikuntza eta talde-lana bezalako trebetasunak garatzea ere.

Euskadin datorren otsailaren 16an ospatuko da Gasteizen, eta 44 ikastetxek (Gipuzkoako 8), 100 ekipotik gora, 200 boluntariok eta 1.500 ikaslek parte hartuko dute. Lehiaketak bi kategoria dauzka (6tik 9 urtetara, eta 10etik 16 urtetara). Aipatu Euskadikoa dela Estatu mailan parte-hartzaile gehien dituen lehiaketa.

Aurten, erronka INTO ORBIT izango da eta parte-hartzaileek espazioan bizitza errazte aldera soluzio berritzaile bat planteatu beharko dute (nola elikatu, osasuntsu mantendu, etab.). FLLko irabazleek estatu mailako finalerako txartela eskuratuko dute, Costa Adeje-n (Tenerife) ospatuko dena martxoaren 23an eta 24an.



PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus